sábado, 27 de mayo de 2017

EBALUAZIOA


1.      GAIA: Ebaluazio formatiboa eta partekatua



1.1  “Ebaluazioaren” eta “Kalifikazioaren” kontzeptuak alderatu.

Espainiako eskoletan ebaluazioaren praktika emateko bi arazo handi ematen dira. Batetik ebaluazio kontzeptua kalifikazio kontzeptuaren moduan erabiltzen da. Eta bestetik, Irakasleen eta gurasoen obsesioa kalifikazioarengatik.

Gehienetan irakaslea ebaluazio terminoa erabiltzen duenean kalifikazioari egiten hari zaio erreferentzia, hau da, notak jartzeari.

Notarik jarri gabe ebaluatu ahal da eta egin behar da. Espainiako irakaslegorik gehienak ebaluazio jarraituaren kontzeptua erabili du azterketa eta kalifikazio jarraituari izena emateko.

Ebaluazio eta kalifikazioaren artean badago ezberdinatasuna. Ebaluatzeko hainbat modu daude eta horietako bat kalifikatzea da, beraz, kalifikazioa ebaluazioaren barruko zati txiki bat dela esan daiteke. Ebaluazioak ikaslearen ikaskuntza prozesua aztertu edo ebaluatu beharko luke eta ez gaur egun kalifikazioaren bitartez egiten den bezala.



1.2  Ebaluazio formatiboa/Hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab. Ebaluazio formatiboa erreferentzia egiten dio ebaluazio prozesuari non bere helburua nagusia irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea den. . Ebaluazio formatibo baten barruan irakaskuntza-ikaskuntza egotea defendatzen dute. Ikaslegoa gehiago ikasteko eta irakaslegoa hobeto lan egiteko balio du. Hau da, helburu nagusia ez da ikaslea kalifikatu, baizik eta ikasleari laguntza eskaini hobetu eta gehiago ikasi dezan.

Hiru zentzu lantzeko erabili behar da hau: Ikaslearen ikaskuntza prozesua hobetzeko. Gure ikaskuntza konpetentzia hobetzeko egunerokotasunean. Geletan ikaslegoarekin ematen diren  Irakaskuntza prozesuak hobetzea



1.3  Partekatutako ebaluazioa. Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.

Hainbat autore eta ikerketan defenditu egiten dute ikaslegoaren inplikazioa ebaluazio prozesuetan. Hainbat onura ekartzen baitute, adibidez, autonomia pertsonala hobetu, autoerregulazioa, ikaskuntza hobetzen dute, analisia kritikoa eta autokritika hobetu, eta gelako giroa hobea izan dadin ere laguntzen du.

Hemen hainbat teknika ezberdin ikaslegoa ebaluazio prozesuetan inplikatzeko: Autoebaluazioa, Koebaluazio, Ebaluazio partekatua, berdinen arteko ebaluazio, autokalifikazioa, dialogatutako kalifikazioa.



1.4  Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.

Heziberri dekretuan, ebaluazioa, curriculumeko beste osagai garrantzitsu bat bezala agertzen da eta helburuan garrantzia zehazten da.

- Ikasleek beraien auto-ebaluaziotik abiatuta beraien ikaskuntza prozesua garatu behar dute. Horrela gogoeta egiten eta erabakiak hartzen ikasiko dutelako.

- Ikaskuntzarako ebaluazioa, fedbacka oinarri hartzea.

- Ikasitakoa ebaluatzea, ikasleek aiengandik espero zituzten eta ziren emaitzak jaso dituzten aztertu.

2.GAIA : HEZKUNTZA EBALUAZIOAN  PROZEZUAN IMPLIKATUTAKO TERMINOEN AZALPENA

2.1 Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:  Ikasleak eskuratu behar dituen jakintzak zehazten ditu. Eta kurtso bakoitzean emango diren konpetentzia espezifikoak zehaztu. Ebaluazio irizpideak ezin dira inoiz kalifikazio jardueran ehunekoarekin konparatu.

EBALUAZIO BALDINTZAK: Bete beharrak ikasleari proportzionatzen dio hurrengo aktibitate batean baloratu ahal izana. Adibidez, Ikaslea klaseetara modu presentzial batean joan behar denean irakasleak berak egindako ariketen feedbacka emateko.

EBALUAZIO JARDUERAK: Jarduera hau kapazitatea, konpetentzia eta jakintzak konprobatzeko erabiltzen da. Informazio hau hobetzeko eta gehiago jakiteko erabili daiteke.

EBALUAZIO TEKNIKA ETA PROZEDIMENDUA:  Ebaluazio teknika definitzerakoan esan dezakegu, Leiho bat dela, non hortik baloratuko dugun generatutako produkzioa planteatutako jardueran .

BEHAKETA SISTEMATIKOA: . Behaketa sistematikoa erabiltzen da jarduerak analizatzeko,  produkzioa hautemangarria ez denean. Honela egiten diogu erreferentzia balorazioa edo informazioa momentuan behar denari.

AHOZKO HARTU EMANAK:  Gelan gertatzen diren egoerei egiten die erreferentzia, non erlazio interpertsonalak eta elkarrizketak nabarmendu egiten diren.Orokorrean ez dute euskarri fisikorik izaten, non irakasleak etxera eraman ahalko duen ebaluatzeko eta beharrezko informazioa egiten den momentuan hartu beharko da. Jarduera hauetatik eskuratzen den informazioa garrantzi handikoa izan daiteke.Ebaluazio erreminta egoki bat erabiltzea lortzen bada informazioa pilatzeko. Izan ere, oso parte hartzaileak ez diren ikasleak, jorratzen baden gaia interesatzen bazaie, baloratu dezakegu irakasle moduan konpetentzia linguistikoa ahozko espresioari erlazionatuta.

PROBA ESPEZIFIKOAK: Proba espezifikoak dira  azterketa idatzi batean ematen diren egoera ezagunenak eta ohikoenak

Azterketa idatziak tradizionalki ebaluatzeko sistema bat moduan erabili izan da ikaslearen kalifikaziorako erabiliak modu argi batean.

Hemen hainbat aukera hezigarri:

-          Hasierako ebaluazio eta diagnostikoen prozedura moduan erabili, bai kurtsoaren hasieran edo unitate didaktiko baten hasieran.



-        Zuzenketa prozesu orokorrak egin eta azterketaren berrikustea egin ondoren. Gero azterketan gelak orokorrean egindako akats nagusiak azaltzen dira.


-       Azterketen autoebaluazio eta koebaluazio prosezuak egin. Adibidez, ikasleei gelakide baten azterketa ematen zaie eta arbelan idazten zaizkie galdera bakoitzaren erantzun egokia.  Koebaluatutako prozesu hau  ikasleak idatzitakoari buruz hausnarketa egin ahal izatea ematen die, horrela, gutxi gora behera beraien azterketan jarritakoarekin lotzen dute.

IKASLERIAREN EKOIZPEN ANALISIA: . Hainbat produkzioen balorazioa da. ( Ikaslearen koadernoa, informea, lan monografikoak, aipamenak…). Euskarri fisiko bat izaten dute, non irakaslea baloratu ahal duen.

2.2 Ebaluazio instrumentuak: Definizioa, instrumentuan adibideak aipatu:

 Ebaluazio jarduerei atxikitutako dokumentuak edo errekurtsoak dira, beraien hartean jarri eta betebeharrak eta baloratzeko aspektuak, bakoitzaren arrakastaren maila adieraziz. Hauek dira instrumentuan adibideak: Azterketa, errubrika, fitxak…

2.3 Ebaluazio irizpidea: Definizioa:

 Arrakastaren adierazgarri direnak, ikasleak zein nota duen jarduera konkretu batean balio du. Jarduera konkretu baten ikasleak duen nota jartzeko erabiltzen da. Honek programazioan eta kalifikazio jardueretan ematen den ebaluazio irizpideetan plasmatuta egon beharko lirateke.






No hay comentarios:

Publicar un comentario