Bigarren lauhilabete honetan didaktika orokorreko lanekin hasi ginen. Hain zuzen ere blog hau egin genuen.
Blog honetan egin genuen lehenengo sarrera eskolako bizipenak izan zen. Lan honetan gure txikitako argazkiak ikaskuntzarekin bateratu behar genuen. Ondorengo ariketan Curriculuma landu genuen. Horretarako hainbat artikulu irakurri eta blogean plasmatu genuen laburpen antzeko bat eginez. Geroago, Jose Moyak egindako hitzaldia baten bideoa ikusi genuen, hitzaldiak Konpetentziei buruz hitz egiten zuen. Honekin jarraituz, hezkuntza berrikuntzen lana egin genuen, hauek zer ziren eta hezkuntzan duten eragina azalduz. Gai hau alde batera utziz, Kultura bisuala izan zen gure hurrengoko ariketa, hemen hezkuntza eta haurtzaroa izan dezaketen estereotipo eta aurreiritziak konparatu genituen. Curriculumarekin jarraituz, Curriculumaren zehaztapen mailen lan bat egin genuen. Hurrengoko lana kartografia izan zen, lan honetan metodologia aktiboaren eta pasiboaren ezberdintasunak ikusi genituen. Amaitzeko, ebaluazioaren lana egin genuen, hemen liburu bateko bi gai irakurri behar izan genituen eta gero gai hauekiko galdera batzuk erantzun. Azken lana, eta lanik potoloenetarikoa Unitate didaktiko bat egitea izan da. Guzti hauekin amaitzutat ematen dugu Didaktika orokorra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario