1-ALEMANIAR EUSKALDUNA
2-SARRERA
●
JUSTIFIKAZIOA:
Unitate Didaktikoa, ikasturte oso bateko zati batean landu
beharreko eduki eta prozedurak biltzen dituen txostena da. Hori horrela, Unitate
Didaktiko bakoitzak gai ezberdin bat jorratuko du, eta urte osoko edukiak
planifikatuak izaten lagunduko digu.Bertan, lortu beharreko helburuei
egokitutako jarduerak azalduko dira. Gainera, ikasleen garapena egoki
bideratuko da, edo behintzat, saiatuko da.
Guk
sortutako unitate didaktikoa beharrezkoa ikusten dugu ikasgelatan. Gaur egun,
Euskal Herriko ikasgela gehienetan atzerritik etorritako hainbat haur daudenez
haur hauen integrazioa beharrezkotzat ikusten dugu. Horregatik, gure unitate
didaktikoaren helburu nagusiak kulturartekotasuna eta talde lana sustatzea
dira. Garrantzitsua da Euskal Herriko kultura atzerritarrei erakusten diegun
bezala, euskal ikasleek beste herrialde batzuetako kultura eta ohiturak
ikastea. Hau egiteko beharrezkoa da taldean lan egiten ikastea.
Unitate Didaktiko hau, aurrez egindako Programazio Didaktiko
batean oinarritzen da, eta hori egiteko,
Heziberri 2020 erabili dugu, gaur egun lortu behar diren konpetentziak
markatzen dituen hezkuntza legea delako.
KOKAPENA:
Kontatzera
goazen kasua Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean gertatzen
da.Ikastetxe hau, Ataun herri txikiko erdialdean kokatuta dago eta eskola
txikia dela esan liteke. Lehen hezkuntza eta haur hezkuntza ematen dira eta
gure kasua lehen hezkuntzako 4. mailan kokatua dago. Ikasgela honetan, ikasle
guztiak Ataundarrak dira eta beraien artean komunikatzeko erabiltzen duten
hizkuntza euskara da, eskolan erabiltzen den hizkuntza bezala.
Urtarrilaren
hasieran, Alemanian jaiotako ikasle bat etortzen da bizitzera Ataun herrira eta
horrenbestez Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean ikasten hasten da,
4. mailan.
Haurraren
izena Sam da, Sam Hill Barandiaran. Naiz eta Sam Alemanian jaioa den, ama
euskalduna du, Ataundarra hain zuzen ere eta horrenbestez Samek euskara
komunikatzeko lain menperatzen du. Samek, alemaniera izan du ama hizkuntza
baina euskeraz zertxobait moldatzen da. Alemaniako herri txiki batean bizi izan
da orain arte eta bertako kultura oso barneratuta duen ikaslea da.
Egoera honi
irtenbide bat bilatzeko jardueraz osatutako zazpi saio sortu ditugu,
printzipioz asteko azken egunean egingo direnak. Hala ere, unitate didaktikoa
garatuz doan heinean baliteke denboralizazioan aldaketaren bat ematea ariketa
bakoitzak denbora ezberdina beharko duelako.
3-ARAZO EGOERA
Gaur egungo
curriculuma konpetentzietan oinarritzen da, eta honek, arazo egoerei
erantzun
egokiak ematen dakiten pertsonak prestatzeko beharra defendatzen du. Hau da,
planteatzen du ikasleak egoera konplexuen eta esanguratsuen aurrean jarri behar
ditugula, egoera horiek konpon ditzaten, horretarako behar den konpetentzia edo
konpetentzia multzoa baliatuz.
Arazo-egoerak
planteatzen dizkiegunean, ikasleek, banaka edo taldeka,
informazioen
multzo bat antolatu behar dute, testuinguru baten barruan,
zeregin
jakin bat egiteko, non ez baita oso begi-bistakoa aldez aurretik zein
den
irtenbidea.
●
TESTUINGURUA:
Samek, naiz
eta ama euskalduna eta Ataundarra duen, ez daki ezertxo ere euskal kulturaren
inguruan eta horregatik naiz eta euskaraz apur bat badakien, bizitzera etorri
den herriaren eta bere kulturaren inguruan ez daki ezer. Bizitza osoan lehen
aldiz dator Ataunera, mapan kokatzerako orduan ere arazoak ditu.
Gainera,ikaskide bat bera ere ez du ezagutzen eta ez daki Ataun herrian haurrek
gustuko dutena zer den ez eta zer gai lantzen dituzten eskolan ere. Alemaniako
kultura oso ezberdina da euskal kulturarekin konparatuz gero beraz Samek
arazoak izango ditu hasiera batean Ataundarron bizimoduan murgiltzeko. Samek
jaso duen informazio kultural guztia alemaniakoa da, horregatik, txikitatik
ikasita dituen gauza batzuk aldatzea zaila egiten saio; adibidez, alemanian
haur baten urteguna denean ez diote etxerako lanik jartzen eta Euskal Herrian
bai. Txikitatik oso barneratuta dauden hainbat gauza
aldatzea tokatzen zaio Sami.
Bestalde, lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleek, ez
dute Alemaniako kultura ezagutzen, ezta hezkuntza ere. Samen tokian jartzea
zaila egingo zaie 4. mailakoei, horregatik garrantzi handia eman beharko zaio
kulturaniztasuna bultzatzeari, honekin hainbat hesi zeharkatuko ditugulako.
●
ARAZOA:
Samek ez du
Euskal Herriko kultura ondo ezagutzen, beraz, Euskal Herrian moldatzeko orduan zailtasunak ditu. Hori
konpontzeko, Sam bakarrik ez sentitzeko hainbat jarduera integratzaile prestatu
ditugu. Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da bi kulturen arteko informazio
trukaketa bat egongo dela, eta horretarako oso garrantzitsua izango da
haurrengan interesa piztea. Hau lortzea zati handi batean irakaslearen eskuetan
dago.
●
XEDEA:
Gure xede
nagusia lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleen eta Samen arteko elkartrukea
gauzatzea da, horretarako bakoitzak bere herriaren inguruan daukan jakintza
transmitituko dio besteari, eta horrela informazioa elkarbanatuko dute. Beste
xede batzuk ere landu nahi ditu, konpetentziak lortzeko beharrezkoak direnak,
besteak beste, kulturaniztasuna eta talde lana. Kulturaniztasunari dagokionez,
gure xedea haurrak herrialde ezberdinetako pertsonekin harremantzea da, munduko
pertsona guztiak errespetu berdinarekin tratatuz. Bestalde, talde lana
sustatzea eta taldean lan egiten ikastea; gelakide denekin lan egiten ikasteak
daukan garrantzia azalduz. Azkenik, haurrei bi kulturek daukaten balio handia
ikustaraztea ere beste helburu bat izango da.
●
ATAZA:
Ahozko
aurkezpen bat egingo genuke non tresna digitalez lagundua izango zen,eta
bertan, Euskal eta Alemaniar kulturen inguruko informazioa bilduko da. Haurrek
aurkezpen hau egin ostean errespetu totala izango dute beste gelakideekiko eta
kulturekiko.
4-KONPETENTZIAK
● ZEHARKAKOAK:
Arazoak modu
eraginkorrean konpontzeko bizitzaren eremu (pertsonala, akademikoa, soziala,
lan-eremua) eta egoera guztietan beharrezkoak dira. Elkarlanetik abiatuta
sustatu eta indartu behar dira eta, horregatik, unitate didaktikoak fase
guztietan garatu behar izan ditugu. Beraz, unitate didaktikoan
konpetentzia batzuk betetzea izango dugu
helburu:
-Komunikatzen ikasteko: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio
digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko
egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan. hau da, hitzezko eta hitzik gabeko
komunikazioa eta komunikazio digitala erabiltzeko ariketa ezberdinak prestatu
ditugu. Konpetentzia hau esaterako Rol-Zuzenketa ariketan beteko da. Ariketa
honetan komunikazio digitala erabiliko da eta ondoren elkarrekin ideiak
elkarbanatuz hitzezko komunikazioa beteko da.
-Ikasten ikasteko: Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu
zorrotza izatea, eta ikasitakoa mobilizatzea eta beste testuinguru eta egoera
batzuetara eramatea, norberaren ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko. hau
da, ikasketa- eta lan-ohiturak, ikaskuntza- estrategiak eta pentsamendu
zorrotzaren estrategiak jasotzeko. Konpetentzia honekin, ikasle bakoitzaren
autonomia garatzea da helburu eta hori bermatuko duen ariketak sortu
ditugu.Ariketa bat esterotipoak apurtuz izan liteke, bertan, banaka ikasle
bakoitzak informazioa lortu beharko du (argazkiak) eta bakoitzak bere autonomia
garatuko du lan-ohitura ezberdinei ekinez. Horrela estrategia ezberdinak beteko
dira, ikasten ikastekoa (interneten informazioa bilatzen) edota pentsamendu
zorrotzaren estrategiak (bakoitzak argazki bakoitza zuzena den begiratu beharko
du).
-Elkarbizitzen ikasteko:Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan
elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta
betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako. hau
da, denetariko pertsonarteko egoeretan, talde-egoeretan eta
komunitate-egoeretan parte hartzeko, entzute aktiboa eta enpatia sustatzeko eta
beste pertsonei beren buruari onartzen dizkioten eskubide eta betebehar
berdinak aitortzeko.Konpetentzia hau gure unitate didaktikoak betetzen
du.Ikaskide berria dator ikastetxera beraz pertsonarteko egoeretara eta talde
egoeretara moldatzea du egin beharrekoa unitate didaktiko honek. Elkarbizitza
eta komunitate-egoeretan parte hartzeko ariketak ere prestatu ditugu, esaterako
kirolarien txokoa non talde txikitan lan egiten ikasiko duten (4-5)pertsonako
taldeak.
-Ekiten ikasteko: Ekimena izatea eta ekite-prozesua erabakitasunez eta eraginkortasunez
kudeatzea testuinguru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan,
ideiak ekintza bihurtzeko. hau da, beren lana planifikatzen dutenean
ekimena dutela adierazteko adorearekin, efikaziarekin,ardurarekin eta hainbat
testuingurutan zein eremu pertsonal,sozial, akademiko eta laboraletan
printzipio etikoak errespetatuta.Beren lana planifikatzen dutenean ekimena
dutela ikusteko Jakiak-Jaki ariketa sortu dugu. Bertan, ikasle bakoitzak
planifikatu beharko du nola egin jakia,nola prestatu,zer errezeta aukeratu,zer
material erabili… horrela ikasle bakoitzari autonomia emango zaio beti ere
printzipio etikoak kontuan artuta,hau da, portaera egokia izan, taldekideak
errespetatu,jaki ezberdinak probatzeko eskubidea izan…
-Izaten ikasteko: Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza
pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko
balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik
errealizatzeko.hau da, autorregulatzen ikasteko eta sentimenduei,
pentsamenduei eta bizitzako hainbat eremu eta egoeratan gertatzen diren
ekintzei buruz gogoeta egiteko. Konpetentzia hau, Unitate Didaktiko aurrera
eraman ahala azalduko da.Haurrak talde lanean arituta autoerregulatzen ikasiko
dute, hau da, jarrera bat izaten eta taldeko partaide izaten.Gogoeta egingo
dute bizitzaren hainbat eremuri buruz Sam alemaniarra ezagutzen dutenean. Haur
bakoitzak ondorioztatuko du, edozein momentutan beraiek ere izan dezaketela
beste herrialde batera joateko beharra eta horregatik Sam-en tokian ipintzen
ikasiko dute eta gogoeta egingo dute.
● DIZIPLINA BARRUKO KONPETENTZIAK:
Diziplina-arloren bateko baliabideak erabiliz
bizitzako maila pertsonalean, sozialean, akademikoan eta laboralean arazoak
eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Diziplina-matrize bat dute
oinarrian, arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira, baina
diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika
daitezke
Diziplina barneko konpetentziei dagokienez ondorengoak
lantzea gure ariketetan egokia izango litzatekeela ondorioztatu dugu:
Hasteko,Lan kooperatiboa sustatzea garrantzizkoa dela irizten
dugu,eta horregatik, konpetentzia hau beharrezkoa dela ikusten dugu. Besteekin lan egitea da gure
ikasleek, etorkizunean, lan munduan ondo
moldatzeko izan behar duten oinarrizko trebezi bat.
Geroz eta garrantzizkoagoa da taldean lan egiten jakitea eta
horregatik hau txikitatik irakatsi beharrekoa dela pentsatzen dugu.
Bestalde sustaingarritasuna lantzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu eta beraz,
naiz eta Agenda 21 lantzen dugun, gure ariketak burutzeko ahalik eta material
gutxien kontsumitzea bultzatuko dugu,birziklatzea bermatuko dugu eta denon
artean mundu hobe bat eraikitzen saiatuko gara.
konpetentzia diziplinarraren barruan, ondorengo hautaketa
egin dugu kontuan edukita unitate didaktikoan lantzen den jarudera.
horretarako, kontuan eduki dugu kulturartekotasuna bultzatzen dituen
konpetentziak eta gizartteratze prosezuan laguntza ematen digutenak.
-Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia:
Nork bere burua, bere
taldea eta bere mundua ulertzea, gizarte-zientzien ezaupideak eskuratuz,
kritikoki interpretatuz eta erabiliz, eta haien prozedurak eta metodologiak
baliatzea, bizitzako ohiko egoeretan modu autonomoan jarduteko, herritar gisa,
eta, hartara, gizarte guztiz demokratiko, solidario eta inklusibo bat garatzen
laguntzeko.
-Konpetentzia motorra:
Jokabide motor autonomo, osasungarri eta sortzaile baten bitartez ideiak,
balioak, sentimenduak eta emozioak egoki adieraztea bizitzaren esparru, egoera
eta jarduera guztietan, baita gorputz- eta kirol-jardueretan ere, eta batzuen
zein besteen adierazpenak interpretatzea eta baloratzea.
5-
HELBURUAK:
● HELBURU OROKORRAK
- Hobekuntza planaren garapena.
- Ikastetxeko hezkuntza proiektua
garatzen jarraitzea.
- Ikastetxeko IKT plana garatzen
jarraitzea.
- Ikastetxeko curriculum proiektua
garatzen jarraitzea.
- Ikastetxeko hezkuntza proiektua
berritzea.
● HELBURU DIDAKTIKOAK
- Ikasleak dituzten estereotipoak
apurtzea, aurreiritziekin amaitzeko.
- Kultunariztasuna baliatuz,
arrazakeriak baztertzea.
- Atzerriko kulturaren informazioa
lortzea, hauen ohiturak nolakoak diren ikusteko.
- Atzerriko kulturaren ohiturak aintzat
hartzea kultura propioarekin konparatzeko.
- Diskriminazioak edo zapalketak
jasaten dituztenekin enpatizatzea.
- Oinarrizkoak diren zenbait gizarte
arau identifikatzea, egoera ezberdinetan nola esku hartu jakiteko.
- Kultura desberdinen bizikidetza eta
integrazioa sustatzea, mundu berdintsu batean bizitzeko.
- Kultura desberdintasunak positiboki
hartzea, denak aberatsak direla ikusteko.
- Teknologia berriak erabiliZ Euskal
Herriari eta beste kultura batzuei buruzko informazioa bilatzea.
- Euskal Herriko eta beste kultura
batzuetako ohiko kirolak egitea, kirol hauek indartzeko.
METODOLOGIA
● ESTRATEGIA METODOLOGIKOA
- Proiektuta lan egingo dugu.Gure
helburua poriektutan lan egingo duen ikaskuntza garatzea da eta horregatik
proiektutan oinarritutako metodologia erabiliko dugu.Proiektuak,errealitatean
oinarritutako ikaskuntza eredua dira,zeinetan ikasleek,planifikatu,garatu, eta
ebaluatzen dituzten bizitzarekin zerikusia duten
proiektuak.Konstruktibismoarekin lotu dezakegu. Horretarako gure ariketetan
proiektuak duten hiru ardatzak landuko ditugu: Komunikazioa,Lankidetza eta
Pentsamendu Kritikoa.
● ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
- Erabiliko dugun ezpazioa ariketen
araberakoa eta erabili beharreko materialaren araberakoa izango da. Hau da,
talde handiko jardueretan beharrezkoa ikusten dugu porposatutako jarduera gelaz
kanpo egitea ezpazioari probetxu gehiago ateratzeko eta naturarekin kontaktua
mantetzeko. Bestalde, badaude ariketa batzuk non erabili beharreko materialaren
ondorioz ezinezkoa da jarduera hori ikasgelatik kanpo egitea,eta horregatik
ikasgela bat beharko dugu teknologia ezberdinen erabilera bermatuko duguna
(arbel dialogikoa, ordenagailua…). Bestalde,beharrezkoa ditugu ikastetxeko
jan-gela eta informatika gela jarduera batzuk aurrera ateratzeko eta
horretarako lehenik eta behin ikastetxeko zuzendariarekin kontaktuan jarriko
gara eta gela horien inguruan informazioa jasoko dugu.
● DENBORAREN ANTOLAKETA
- Ariketa bakoitzak bere denbora izango
du, hala ere, astean saio bat beteko du, hau da, saio bat unitate didaktikoko
jarduerei emango diegu. Guztira zazpi aste beharko ditugu, normalean saio hau
ostiralean izango delarik,tutoretza saioko bi orduetan hain zuzen ere. Ostirala
aukeratu dugu aste guztia ikasgelan igaro eta gero ariketa ezberdinak eginez
mundu akademikotik deskonektatzea aproposa ikusten dugulako.
● BALIABIDEAK
- Jarduera bakoitzean baliabide
ezberdinak erabiliko ditugu, baina kasu askotan errepikatu egingo dira. Ariketa
batzuk burutzeko teknologia berrien erabilpena beharko dugu:Arbel
digitala,ordenagailuak… Bestalde, albiste
horriak,egunkariak,aldizkariak,argazkiak,sukaldea, sukaldatzeko tresnak…
erabiliko ditugu.Baliabide guzti hauek ikastetxean eskeiniko dira, ikastetxeak
aurrera eramango duen proiektua izanik baiabide hauek eskaintzeko kapazitatea
duelako.
● ANIZTASUNARI ARRETA:
- Atal honetan, aniztasunari erantzuna
eman behar diogu.Horretarako, edukietan hainbat moldaketa egin behar direla
ikusten badugu aldaketak egingo ditugu ikasgelako ikasle ororentzat egokiak
diren ariketak burutzeko.Lan egiteko modu desberdinak errazten dituzten hainbat
estrategia metodologiko burutuko ditugu, esaterako lan taldeak osatuta edo
binaka eginiko ariketak batak besteari laguntza ematea garrantzitsua baita.
Material osagarrien erabilera bermatuko dugu esaterako liburuak,komunikatzeko
hiztegia edota teknologia berriak.
❖ Talde handian:
- Arazoak talde handian aurreikusi
❖ Talde txikian:
- Informazioa bilatu eta hautatu
Alemaniar kulturari buruzkoa.
- Alemaniar kulturari buruzko testu
pare bat irakurri eta interpretatu.
- Jasotako informazioa islatu. (Power-
point, kartulina,...)
❖ Talde handian:
- Taldekideen aurrean azalpena eman.
- Denen proposamenak eta laguntzak jaso
- Lana eta ikasitakoa ebaluatu
6. EDUKIAK:
Jarduera
hauen bitartez, ikasleek bi motatako
edukiak barneratuko dituzte; alde batetik kontzeptuzkoa eta bestetik jarreraren
aldekoa.
Kontzeptuzkoari
dagokionez, ikasleek material desberdina erabiliz barneratuko dute eta haien
gorputzeko atalak mugituz. Adibidez, proposatutako lehendabiziko jardueran,
ikasle guztiek mugimendu bat egin beharko dute eta horren bitartez gainerako
ikasleek haien ikaskidearen inguruko edukiak barneratuko dute. Bestalde,
materialak erabiliz materialak era egokian erabiltzen ikasiko dute eta haien
inguruko ezagutza berriak barneratzeko aukera edukiko dute. Material ezberdinak
identifikatzen ikasiko dute (plastikoa, kartoia…), erabilera arrunteko
prozedurak erabiliko dira, beraien gorputz atalak ikasiko dituzte...
Beste alde
batetik, jarreren edukiei dagokienez, jarrera mota hau beste herri batekoen edo
gizabanakoaren inguruko ezaugarriak barneratzerakoan ematen da. Proposatutako
jardueretan talde aniztasuna bultzatzen dugu eta modu horretan ere jarreraren
aldeko edukiak barneratzen dituzte, beste ikaskide batekiko errespetua edukiz
eta gizarteratze prozesu txiki bat sortuz haien barnean. Jarduera hauen
adibideak: Hasteko, material eta baliabide ezberdinen laguntzaz bizi diren
herria ezagutzen ahaleginduko dira. Gainera, norberaren gaitasunekiko
konfiantza eta taldearen aniztasunarekiko errespetua bultzatzeko jarduera bat
ere prestatuko da.
Unitate
didaktiko honen bitartez hainbat eduki lantzea dugu helburutzat,horretarako,
ikasleek hainbat gauza jakin, izaten jakin eta hainbat gauza egiten jakin
beharra dute.
-Jakitea:
Era askotako kultura-ezagutzak datuak,informazioak, kontzeptuak, printzipio
teorikoak eta abar finkatuz, interpretazioaren eta estrapolazioaren bidez
landuz eta mintzaira desberdinen bitartez erreproduzituz, eskuratzeko prozesu
bezala ulertutako ikaskuntza da. Guk landutako jardueretan, bezte ikasleen
kultura ezagutzea dugu helburu hainbat informazio eta kontzeptuen bitartez,
-Egiten
jakitea: Teknikak, prozedurak eta jarduteko irizpideak erabiliz gauzatzera
bideratutako ikaskuntza da. Estrategiak lantzeko, jarduerak antolatzeko eta
prozedurak aplikatzeko gaitasunak ere inplikatzen ditu.
Izaten
jakitea: Giza jardunaren esparruarekin erlazionatutako gaitasun psikosozialak
eta pertsonalak garatzera zuzendutako ikaskuntza da. Jarrerazko sentiberatzea
eta jarduerei eta besteekiko harremanei buruzko trebetasun pertsonalak
eskuratzea ditu ardatz; era berean, gizarte-traturako, era askotako
inguruabarretara egokitzeko eta inguruneak baloratzeko beharrezkoak diren
ezagutzak eta trebetasunak ahalbidetzen ditu.
8.JARDUERAK
PROPOSATUTAKO ARIKETAK
- HASIERAKO FASEA
● Loturak lotura:
Ikasle
alemaniarra ikasgelara heltzen den lehen astean burutuko da ariketa hau.
Lehenik eta behin, ikasle bakoitzak bere izena esan eta gustatzen zaion
mugimendu bat egin beharko du eta horrela ezezaguna gertatzen den ikaslearekin
lehen harremana emango da. Honetarako saio bateko 30 minutu erabiliko dira,
izan ere, garrantzitsua da ikasle alemaniarra seguru eta lasai sentiaraztea
ikasle berrien aurrean eta horretarako gertutasuna azaldu behar zaio
hasieratik. Gehitzeko, saioak irauten dituen bi orduak betetzeko, ordu eta
erdian haur bakoitzak bere familiako argazki bat erakutsiko du eta hango kideen
izenak esango ditu. Horrela, familia estruktura ezberdinak daudela ikusiko
dute, eta denak errespetatzearen garrantzia ikusiko dute.
-GARAPEN FASEA
● Esterotipoak apurtuz:
Ariketa hau,
bigarren asteko ostiralean kokatuko da, hain zuzen azken bi orduetan.Banaka
jarri eta bakoitzak Alemaniako kulturaren inguruko argazki bat bilatu beharko
du interneten, horretarako ordenagailu
bat beharrezkoa ikusten dugu, ez dauka zertan ikasleena izan, irakasleak
ekarria izan daiteke, eta argazki honetan ikasle bakoitzak zer behatzen duten
azaldu besteari.Ariketa hau gauzatzeko,ikastetxeko informatika gela erabiliko
dugu eta bertan ikasleek Interneten “Google” web orrialdean Alemaniako Kultura
idatziko dute eta bertatik “imagenes”era joan eta bertako argazki bat
aukeratuko dute.. Ondoren, bakoitzaren argazkiak amankomunean jarriko ditugu
eta horrela Alemaniar kulturaren esterotipoak azalduko dira eta aztertuko
ditugu. Ondoren,denen artean argazkiekin Collage bat egingo dugu,erabilitako
materiala (kartulina,artaziak,kola,margoak), argazki bakoitzaren inguruan
gehiago sakonduz.Hau dena burutu eta gero, Alemaniako ikasleak,ea kanpo
estereotipo hauek ematen diren azalduko digu eta bera nola sentitzen den
adierazi estereotipo hauek alemaniarrak dituztela kontuan izanda. Ordu bateko
saioa erabiliko genuke, eta garrantzi berezia emango genioke estereotipoak
apurtzeari,ikasle alemaniarrak esango bailiguke ea lotura esturik dagoen interneten
azaltzen dena eta bere herrialdearen artean.Galdera batzuk egingo genizkioke
esaterako:
-Egoki
definitzen du Googlek Alemania?
-Alemaniar
kultura definitzen duen argazki egokirik ikusi duzu interneten?
-Zer
ezberdintasun nabari ikusten duzu lehen egun hauetan Euskal Herria eta
Alemaniaren artean?
Galdera
hauekin, parte hartzea lortuko genuke eta Alemaniaz gehiago jakitea.
● Jakiak jaki:
Ariketa hau,
hirugarren asteko ostiralean kokatuko da. Alemaniako eta Euskal Herriko ohiko
janariak ezagutzea izango du helburu eta horretarako ikasle alemaniarrak bere
herrian ohikoa den jaki baten errezeta bat ekarriko du ikasgelara. Bestalde,
Euskal Herriko ikasleek ere beraien herriko jaki ohikoen errezetak ekarriko
dituzte ikasgelara eta behin errezeta guztiak bildutakoa, haurrek irakasle
biren laguntzaz janariak prestatuko dituzte ikastetxeko jan-gelan.Irakasle bat
tutorea izango da eta bestea jan-gela zerbitzuko zuzendaria. Erabiliko dugun
materiala erostera irakaslea joango da baina erosi beharreko jakiak ikasgelan
zehaztuko dituzte ikasle-irakasleek dialogoa erabiliz.Herriko supermerkatu
txiki batean (herriko komertzio txikiei garrantzia emango diegu) erosiko da
behar den materiala.Euskal Herriko jakia babarrunak izango dira eta hau prestatzeko materiala ondorengoa izango da:
-Baratzako
babarrunak
-Ur minerala
-Olioa
-Gatza
Alemaniako
jakia Brezel izango da, Alemaniako ogia berezia,materiala:
-Irina
-Ur beroa
-Gatza
-Sodio
bicarbonatoa
-Ura
-Arraultzak.
(Erabilitako
materiala ez badago herriko komertzio txikian, hipermerkatu batean erosiko da
materiala).
Jakiak
prestatzen ikasle-irakasleek artuko dute parte,eta bakoitzak funtzio ezberdinak
izango ditu. 5 ikaslek Babarrunak egiteko ur kopurua jarriko du irakaslearen
laguntzaz.Beste 3 ikaslek babarrun kantitate egokia botako dute jan-gelako
zuzendariaren laguntzaz.Ikasle 1ek gatz kopuru egokis botako dio janari
irakaslearen begiradapean eta beste 2 ikaslek olio kantitate egokia izateaz
arduratuko dira jan-gelako zuzendariaren laguntzaz.
Alemaniako
janaria prestatzen beste ikasle batzuk arduratuko dira. Batzuek ura berotzen
jarriko dute 4 ikaslek gutxigorabehera,irakaslearen laguntzaz sua pizterakoan
eta itzaltzerakoan.Beste hiru ikasle gatza eta irinaren erabileraz arduratuko
dira sukaldeko zuzendariaren laguntzaz.Beste 2 ikasle sodio bicarbonatoa botako
dute irakaslearen laguntzaz.
(Irakaslea
eta jan-gelako zuzendaria aurrez informatu beharko dira jakiak nola
prestatu.Horretarako Interneten errezeta web orrialdea erabiliko dute “Brezel y
su receta” eta “Alubias de Tolosa”.
Lan honekin
talde lana bultzatzen dugu eta ikasleen arteko erlazioa hobetzea sustatuko da
eta bi kulturez gehiago jakitea. Amaitzeko,jaki guztiak dastatuko dira eta
bakoitzarekiko iritzia azalduko da. Ariketa hau egiteko, ostirala aukeratu da,
arratsaldean 2 orduko saioa dagoelako eta jakiak prestatzen eta dastatzen
nahiko denbora luzea behar delako.
- APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN FASEA
● Kirolarien txokoa:
Laugarren
asteko ostiralean kokatuko da ariketa hau.Irakasleak, Euskal Herriko eta
Alemaniako kirol ezberdinen informazioa eskuratuko du interneten eta ikasleei
bakoitza zertan datzan azalduko die.Ariketa ezberdinak azaldu ondoren,ikasle
guztien artean erabakiko dute irakasleak esandako kirol guztietatik zeintzuk
jarri nahi dituzten praktikan (euskaldun kirol 1 eta alemaniar kirol 1).
Ondoren, gorputz hezkuntzako orduan landuko dira. Kirol hauek praktikan
jartzeko bi orduko bi saio beharko ditugu, hau da, bi asteko asteazkenak
(laugarrena eta bostgarrena). Aproposa iruditzen zaigu gorputz hezkuntzako
saioan egitea kirol hauek, gai honetako irakasleak haurrek proposatutako
kirolak barneratuta dituelako eta kirol hauek apropos egiteko moduak maneiatzen
dituelako.Horretarako, irakasleak interneten aukeratutako kirolak egiteko behar
diren materialen informazioa eskuratuko du eta ikastetxeko kirol almazenean
bilduko ditu materialak. Kiroldegira joan baino lehen irakasleak material
guztiak prest edukiko ditu eta bere betebeharra izango da kirolen arauen
inguruan azalpenak ematearena eta kirolak egiten dituztenean akatsak zuzendu
eta arauak aplikatzen direla aseguratuko da.
Taldekako
kirolak izango direnez,talde ezberdinetan banatuko dira ikasleak.7ko taldeak
izango dira eta mixtoak izateaz arduratuko da irakaslea. Taldea zozketa bidez
sortuko da ikasle bakoitzari zenbaki bat emanez eta amankomuna duten zenbakiko
ikasleak talde berdinean ezarriko dira.
- OROKORTZEA ETA TRANSFERENTZIA
● Arrazismoa alde batera utzi:
Azken
jarduera seigarren asteko ostiraleko azken bi orduetan egingo da. Jarduera
honek helburutzat kulturaniztasuna eta kulturenganako errespetua
dauka.Erabilitako materiala Post-it (koloretazko orri itsaskorrak) eta
errotulagailuak izango dira. Ariketa hau banaka izango da beraz ikasleak banaka
eseriko dira azterketa batean egongo balira bezala,bakoitzaren iritziak landuko
dira.Hasteko, Post it-en laguntzaz ikasle bakoitzak bi kulturek duten
antzekotasun (ezaugarria) bat jasoko dute eta hau arbelean itsatsi.Hau da,
ikasle bakoitzak Euskal kulturak eta Alemaniako kulturak duten antzeko
ezaugarriak idatzizko dituzte kolorinetako orrietan eta ondoren arbelean
itsatsiko dituzte orriak.30 minutuko denbora izango dute ikasleek kultura
ezberdin hauen antzekotasunak bilatzeko eta nahi izanezkero irakalearen
laguntzaz pentsatu ditzazkete.Ondoren, banan-banan itsasten joateko 10 minutuko
tartea eskainiko da. Behin gelakide guztien antzekotasunak pilatuta ondorioak
aterako ditugu,ondorio hauek kulturen antzekotasun nagusiak zein diren izango
da eta honen inguruan ikaskide guztiek hitz egingo dute 20 minutu inguruko
tartean eta kultura ezberdinen inguruko antzekotasunak azalduko dira.
Ariketaren helburua nahiz eta gizarte ezberdinekoak izan oso antzekoak garela
ikustea da, eta honekin ikasle atzerritarrarenganako guztizko errespetua
lortuko dugu. Guztira ordu bat eramango du ariketak.
9. EBALUAZIOA.
9.1 Ebaluazio mota
Ebaluazio
mota hiru daude nagusiki banatuta:
-Ebaluazio-sumatiboa:Programa baten aplikazioa amaituta,
ikaskuntzan lorturiko emaitzak edo produktuak neurtu eta baloratzea da,
hasieran ezarritako helburuen aldean. Ebaluazio mota honen helburu nagusia
ondorengoa da: ikasleak aurrez planteatutako helburuak lortu dituen ala ez
egiaztatzea. Horretarako, ikas-prozesuaren emaitzak neurtuko dira lortu diren
emaitzak eta helburuak konparatzeko . Ebaluazio hau emateko errubrika,idatzizko
azterketak… erabili daitezke neurtzeko tresna baitira.
-Ebaluazio formatiboa:Ebaluazio formatiboa irakatsi eta
ikasteko prozesuetan zehar burutzen da,beraz ikasle-irakasle harremanak kontuan
hartzen dira eta hauen arteko lotura
sustatzen ditzten metodoak, programak, baliabideak.... kontuan hartzen
dira.Helburutzat du ikasleen garapenean laguntzea.Ebaluazio mota honen helburu
nagusiak hauek izan litezke:
·Ebaluazioa prozesu kurrikularraren barruan integratzea
·Ikas-prozesua eta ikaslearen garapenean behaketa ematea eta
ikaslearen garapenean hobekuntzak sustatzea.
·Behaketaren ondorioz lorturiko datuei esker, jardun
didaktikoa eta ikas-prozesua hobetzeko erabakiak hartzea eta betiere
arazorenbat azaldu ezkero honentzat konponbidea lortzea.
·Ikasleaz zentratzeaz gain, beste zenbait alderdik ere
garrantzia izango dute: gelako materialak (liburu,tresna…) eta horiei egin
beharreko aldaketak, programa hobetu…
-Behaketa-ebaluazioa:Ebaluazio mota honen helburua da hipotesiak formulatu edo
baieztatu ahal izateko datuak jasotzea eta datu hauek abiapuntutzat hartzea
erantzun batzuk lortzea.
Ondorengo
datuak jaso daitezke: egoera afektiboak, jokabideak, ohiturak,
interakzio-prozesuak, curriculum ezkutua, jokabideen ondorioak…
Guretzat,
gure unidade didaktikoan egokiena ebaluazio formatiboa gauzatzea da zeren eta
ebaluazio mota honekin irakasle-ikasle harremanak sortzen dira eta ikasleen
garapenean zentratzen da ikasleei formazio egokia emateko
helburuarekin.Guretzat unitate didaktikoan ikasleen garapena eta
ikasle-irakasle arteko harremanak egokia dira eta beraz Ebaluazio Formatiboan
zentratuko gara eta horregatik kontuan artuko dugu erabilitako materiala egokia
izan den, ikasleen garapena egokia den,ikasleen arteko batasuna eman den,
irakaslearekiko harremana hobetu den...
9.2 Ebaluaziorako baliabideak
Ebaluazio
bat emateko aurrez proposatutako
helburuak lortu diren begiratu behar da beraz ebaluazioa gauzatzeko helburu
ohien neurketa gauzatzeko baliabide ezberdinak daude.Horietako batzuk hauek
izan litezke:
-Errubrika:Elkarrekin
erlazionatutako kriterio multzo bat da
jarduera bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna
da erantzun finko batzuk lortzen baitira.
- Unitatearen ebaluazio fitxak:Aurrez gaia lantzeko
prestatutako idatzizko materiala,galdetegi eran sortu litezke ea egoki ikasi
den azaltzeko.
-Idatzizko azterketak:Helburuak bete diren hala ez jakiteko,
galdetegi eran eta normalean ikasle bakoitzari banaka egiten zaion
galdetegia.Galdetegi honekin, ea gai bat egoki menperatzen duten jakitea da
helburua.
-Solasaldi dialektikoak: Gai baten inguruan egiten den ahozko solasaldia
helburutzat duena ikasleen parte hartzea.
-Lanak: Gai baten inguruko ezagutza barneratu duten jakiteko
proposatzen den ariketa.Taldekoak zein banakakoak izan litezke.
Aurretik
azaldutako puntu hauek adibide batzuk besterik ez dira, ebaluazio baliabide
ugari baitaude.Guretzat azterketak ipinita ez da egoki ikasten eta horregatik
solasaldi dialektikoak edo lanak proposatzea dela egokien pentsatzen dugu.
Solasaldi dialektikoa proposatuta hauxe izango litzateke:
Landutakoaren
inguruko galdera batzuk prestatuko lituzke irakasleak (galdera sinpleak,Zer
ondorio atera dituzue ariketa hauekin?Zer ikasi duzue kulturen
inguruan?Alemania bizitzeko herrialde interesgarria dela iruditzen
zaizue?Euskal Herriko kulturarekin lotura du alemaniar kulturak?...)Galdera
hauek ikasle guztiek erantzuko lituzkete eta horrela solasaldia sortuko
litzateke iritzi ezberdinak elkar trukatuz.Solasaldi hauekin, ikasle
bakoitzaren errealitatetik garatutako ezagutza sortuko da.
Lanak ere
egokiak direla iruditzen zaigu.Lanekin, landutako gai baten inguruan gehiago
sakontzea ahalbidetzen da eta gai baten inguruan gehiago aztertzea suposatzen
du.Lan bat izan liteke, talde txikitan jarri (4-5 pertsonakoak) eta galdera
bati erantzunda bakoitzak paragrafo bat idaztea, esaterako, Zein da Alemania
eta Euskal Herriko kulturaren lotura nagusia?. Galdera hau planteatu eta ikaskideen
artean lantxo bat egin.
9.3 Ebaluazio irizpideak eta
adierazleak
1.
Irizpidea: Unitate
didaktikoak duen koherentzia eta egokitasuna hezkuntza sistemarako
ezarritakoarekiko:
- Helburuak koherentzia mantentzen dute
arloaren eta ikasgaiaren helburuarekin
- Hautatutako edukiek ebaluazio
irizpideak eta lorpen adierazleak lortzen laguntzen dute.
- Oinarrizko konpetentziak, zeharkakoak
eta diziplina baitakoak, islatzen dituzte.
2.
Irizpidea: Unitate
didaktikoak duen koherentzia eta egokitasuna ikastetxeak ikastetxeko Curriculum
Proiektuan eta Programazio didaktikoan ezarritakoarekiko:
- Helburu didaktikoak koherenteak dira
ikastetxearen Curriculum proiektuan eta programazio didaktikoan adierazitako
konpetentziekin eta helburuekin
- Hautatutako edukiek ikastetxearen
Curriculum Proiektuan eta Programazio didaktikoan ikasle guztientzat
planteatutako oinarrizko konpetentziak eta helburuak garatzea errazten dute.
3.
Irizpidea: Unitate
didaktikoaren egiturak eta osagaiek duten koherentzia eta egokitasuna
konpetentzien araberako hezkuntza-ikuspegiarekiko
a) Irakaskuntza/ikaskuntza jardueren
sekuentzia:
Hasiearko
fasea:
- Unitate didaktikoa arazo-egoera baten
inguruan egituratuta dago.
- Arazo egoeraren inguruko jarduerak
egokiak dira ikasleek konpondu beharreko erronka uler dezaten.
- Jaruera egokiak proposatzen dira
ikasleen aurretiazko jakintza diagnotikatzeko.
Garapen
fasea:
- Pentsamendu kritikoa garatzeko
jarduerak egokiak dira ikasleek edukiak balora ditzaten.
- Aplikazio- jarduerak egokiak dira ikasleek
eduki berriak intregratzeko eta sendotzeko.
- Egituratze-jarduerak egokiak dira
ikasleek eduki berriak aurretiazko ezagutzetara moldatzeko.
Aplikazio
eta komunikazio fasea:
- Amaierako emaitzak komunikatzeko
jardurak daude.
- Prozesua eta ikaskuntza ebaluatu
daitezke.
b)
Orokortzea eta transferentzia
- Laburbiltzeko jarduerak egokiak dira
ikasleek, adostutako hasierako planari helduz, jarraitutako prozesua eta
lortutako emaitzak berrikusteko eta autoebaluatzeko.
4.Irizpidea: Metodologia duen koherentzia eta
egokitasuna konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegiarekiko.
- Unitate didaktikoan ikasleek
komunikatzen ikasteko aukerak ematen dira. (Ahoz, idatziz eta IKT-ak)
- Unitate didaktikoan ikasleen
protagonismoa eta ikasten ikasteko prozedurak eta jarrerak sustatzen dira.
- Unitate didaktikoan aukerak ematen
dira ikasleek egiten eta ekiten ikasteko.
- Ikasleen aniztasuna kontuan hartzen
da
- Unitate didaktikoan irakaskuntza eta
ikaskuntza prozesuak bermatzen dituzten baliabide digitalak integratzen dira.
- Saio kopurua koherentea da helburuein
- Ikasleak elkartzeen antolamenduak
elkarlan prozedurak eta prozedura kooperatiboak sutatzen ditu.