José Moyak egindako hitzaldiaren hausnarketa:
·
Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa,
DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik
planteatzen dutenarekin.
Honela definitzen du Jose
Moyak konpetentziak: “Es la forma en que una persona moviliza todos sus
recursos para resolver una tarea concreta en una situación determinada. No por
que una persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor
todos sus recursos”.
DeSeCO (2005) txostenak
honela definitzen du: “Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait
gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta
baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin
batera, testuinguru jakinetan.
Europako Erkidegoen
Batzordeak (2006): Gizarteratzeko, lana lortzeko, errealizazio pertsonalerako
eta hiritar aktibo bat izateko pertsona guztiek behar dituztenak dira
konpetentziak.
Heziberri: Egoera konplexuei,
bizitzako hainbat alorretan, akademikoetan, enpleguan, arazoak konpontzeko
behar direnak dira konpetentziak.
·
José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat
hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman
zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Jose Moya-ren ustez 4 ikaskuntza
mota daude: “Competencias, conducta, capacidad, comportamiento”
1970 (Ley General de
Educación) Conducta, 1990 (LOGSE) Capacidad y Comportamiento, 2007 (LOE)
Competencias.
·
Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik
LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko
irudia.
Nire ustez izaera selektiboa
du argi eta garbi, errebalidak izatea izaera selektibo hori handitu egiten da.
Azterketa gainditzen dutenak aurrera jarraituz eta azterketa gainditzen ez
dutenak atzean geratuz.
·
Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez
egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere
iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak
adierazten duena honekiko.
Moyaren ustez, konpetentzien
ebaluazioa egiteko bi baldintza bete behar dira. Batetik, informazio iturri
egoki bat aukeratu behar da, hauek eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen
dizkigutenak dira. Eta bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira. Horregatik,
egin beharrekoaren ebazpenaren inguruko datuak ematen duena da informazio iturririk
egokiena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario