lunes, 20 de marzo de 2017

ARGAZKI HIZTUNAK


HEZKUNTZA:




Aukeratu izan dudan bi argazki hauek uste dut direla hoberen islatzen dutenak nolakoa den hezkuntza gaur egun.



Lehenengoko argazkian adibidez ikusten da zelan dagoen gaur egun hezkuntza. Ez da batere aldatu orain dela 50 urteko hezkuntza ereduarekin eta horrek eragin garbiak dituela gure ikaskuntzan huste dut. Gainera uste dut, haurtzaroan ikasteko materia asko dagoela eta etxeko lan asko daudela eta horrek askotan ez dizu haurtzaroaz behar bezala disfrutatzen usten. Argazki hau ere hezkuntza formalarekin lotzen dut, baina esan behar dut hezkuntza ez formala oso garrantzitsua izan dela usan behar dut.

Bigarren argazkiari begira, ikusten da, ikasleak azken finean irakaslearen ideologiara edo ideietara moldatzea egiten dutela. Umeak irakaslea erreferente bat moduan ikusten dute eta askotan irakasleak esaten duena da egia bakarra. Gainera, umeak aske tratatu beharrean, denak berdin tratatuak dira.


HAURTZAROA:


Haurtzaroari hitz egitean, batetik jolasarekin islatzen dut. Azken finean, zure bizitzako etapa zoriontsuenetakoa da eta etengabe zabiltza jolasten. Eskolan denbora asko ematen duzu jolasean eta eskolatik kanpo, egiten duzun gauza bakarrenetarikoa jolastea da. Beste alde batetik ere haurtzaroa arduragabetasunarekin lotzen dut. Haurtzaroa ere askatasun garaia dela esan dezaket, ez duzu inolako presiorik ez etxeko lanak edo beste gauza batzuk egiteko eta horrek zoriontasunera eramaten dizula uste dut. Adiskidetasuna ere faktore klabe bat dela uste dut, haurtzaroan lagunak egiten hasten zaren garai da eta horrek bizitza osoa markatu ahal dizu.


 Bigarren argazkian ikusi ahal dugunez, haurtzaroa ere asko diskutitzen den garaiarekin lotzen dut, gehienbat gurasoekin eta anai-arrebekin. Askotan lelokeriak bakarrik direla konturatzen gara denborarekin.




jueves, 9 de marzo de 2017

JOSÉ MOYA, KONPETENTZIAK


José Moyak egindako hitzaldiaren hausnarketa:


·         Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

Honela definitzen du Jose Moyak konpetentziak: “Es la forma en que una persona moviliza todos sus recursos para resolver una tarea concreta en una situación determinada. No por que una persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor todos sus recursos”.

DeSeCO (2005) txostenak honela definitzen du: “Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan.

Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): Gizarteratzeko, lana lortzeko, errealizazio pertsonalerako eta hiritar aktibo bat izateko pertsona guztiek behar dituztenak dira konpetentziak.

Heziberri: Egoera konplexuei, bizitzako hainbat alorretan, akademikoetan, enpleguan, arazoak konpontzeko behar direnak dira konpetentziak.

·         José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Jose Moya-ren ustez 4 ikaskuntza mota daude: “Competencias, conducta, capacidad, comportamiento”

1970 (Ley General de Educación) Conducta, 1990 (LOGSE) Capacidad y Comportamiento, 2007 (LOE) Competencias.

·         Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.

Nire ustez izaera selektiboa du argi eta garbi, errebalidak izatea izaera selektibo hori handitu egiten da. Azterketa gainditzen dutenak aurrera jarraituz eta azterketa gainditzen ez dutenak atzean geratuz.

·         Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Moyaren ustez, konpetentzien ebaluazioa egiteko bi baldintza bete behar dira. Batetik, informazio iturri egoki bat aukeratu behar da, hauek eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Eta bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira. Horregatik, egin beharrekoaren ebazpenaren inguruko datuak ematen duena da informazio iturririk egokiena.