Ikastolan inauteriak heltzen zirenean zertaz mozorrotuko ginen adosten genuen. Gure kultura ez zenbeste kultura ezberdin batez,
Euskal mitologiaren pertsonaia batez edo Euskal Herriarekin erlazionaturiko zerbaiten
artean aukeratu behar genuen. Ikastolan jaialdia ospatzen genuen egun honetan
eta hemen Euskal Herriko dantzak egiten genituen. Beste batzuen artean, Zazpi
jausiak edota Txulalai.
Hainbeste estimatutako udako argazki bat da hau. Beti izan naiz udatik klaserako vuelta oso gogorra egiten zitzaion ume bat, ikastolan aspertzen nintzelako eta motibazio faltagatik izan daiteke.
Gabonak dira horrenbeste itxarondako oporrak. Umeei ilusio berezia egiten dioten oporrak. Ikastolan Gabonetako jaialdia ospatzen zen. Egun honetan baserritarrez jantzita joan behar ginen eta antzerkiak, dantzak edo abestu egiten genuen.
Hau gelan egindako proiektu baten taldeko argazkia da. Gogoan dut Ikastolako Lehen Hezkuntzako etapan taldeko lanari garrantzi handia ematen zitzaiola. Gainera, argazki honetan ikusten da hain beste gorroto nuen amantala, ez nuen amantalaren beharra ulertzen.
Santo
Tomas eguneko argazki bat da hau. Abenduak 21-ean egiten den merkatu bat da,
ikastolak antolaturik. Bertan Euskal produktuak edo etxean egindako edozein
produktu saltzen dira. Horrela Euskal produkzioa eta artisautza produktuak
sustatuz.
Argazki
hau Lurraska baserri eskolara egin genuen irteera bat da. Lehen Hezkuntzako
lehenengo urtean joan ginen 3 egun pasatzera. Lagunekin etxetik kanpoko
lehenengo esperientzia izan zen eta edozeini gomendatuko nion. Oso
dibertigarria izateaz gain, umeak oso pozik joaten dira eta asko ikasten dela
uste dut.
Txirrindularitza
beti atsegin izan dudan kirol bat izan da. Lehen Hezkuntzako azken etapan
herriko txirrindularitza elkartean apuntatu nintzen. Txirrindularitzaren
zaletasunaren zati handi bat Aitari zor diot, bera izan baitzen
txirrindularitzaren baloreak transmititu zidana eta Lehen Hezkuntzan oso
erabilgarriak egin zitzaizkidanak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario