martes, 23 de mayo de 2017

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK
Curriculuma ikasle bakoitzak ikasten duen guztia da. Ikasten ez den beste guztia ez da curriculuma. Hortaz, curriculuma gobernuak ezartzen duen dokumentua dela esan dezakegu baina baita irakasle eta ikastetxeak ere...Curriculumean, edukiak, helburuak, konpententziak...daude. Curriculum mota ezberdinak daude:

  1. CURRICULUM AGERIKOA: Ikasketa plan barnean, eduki, ebaluazio, estrategia, denboraren behaketa, irakaslearen zeregina ikasleekikoa izango litzateke.
  2. CURRICULUM EZKUTUA: Irakaskuntza edo ikaskuntza ezkutua dokumentu batean esplizituki agertzen ez den curriculuma. Ikastetxe bakoitzak ezberdin edukiko du.
  3. CURRICULUM ERREALA: Curriculum formala praktikara eramaten denean agertzen da. Eguneroko bizitzan gertatu daitezken egoeratarako baliagaria da.
  4. CURRICULUM EZKUTUA: Curriculum formal errealaren arteko tentsioa interpretatzen du. Curriculum formalean ez da agertzen, errealitatean ikasleari nahigabe trasmititzen zaio.

Mailak
   Ezaugarriak
1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA
Dokumentua
OCD
ICP
IRAKASLEA
Definizioa
Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena
Marko orokorra non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokinei buruz
Ikastetxeko irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua eskatzen du, maila eta ziklo guztietako curriculumak koherentzia izan dezan.
Aurreko bi ideiak praktikara eramango dituen pertsona, bere ikuspuntua,balore eta ideietatik abiatuta ikasleak heziko dituena.
Izaera
Normatiboa arauak
Gidatzailea eta preskriptiboa
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Arduraduna
Egilea
Gobernutik eratorria eta Eusko Jaularitza egilea
MEC
Erkidegoak
Eusko Jaularitza
Irakasle taldea
Eusko Jaurlaritza
Irakasle taldea.
Baldintzatzaileak
LOMCE
HEZIBERRI 2020
ICP
Osagarriak
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Adibidea
Eusko jaurlaritzako linka
Joxemiel Barandiaran ikastetxea,
dokumentua eskuratu
https://sites.google.com/a/berritzegunenagusia.eus/deskripzioaklh5/


martes, 2 de mayo de 2017

ERREFORMAK

Hezkuntza erreformak:

“Erreforma”,Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte. Hauek curriculumean eragina izan dezakete.
Erreformek ez dute beti eragin ona hezkuntzan, ez baita erreza beti ondo ateratzea. Erreforma batek hezkuntzan eragin nabarmena duenean eta aldaketa sakonak ematen direnean“kontraerreforma deritzo”. Ley Moyano, Reforma de la II republica,honen aurrean, kontraerreforma ematen da Francoren diktaduran. Ordundik, hainbat erreforma eman dira eta bizi izan ditugu: LOGSE,LOCE,LOE eta gaur egun eman den LOMCE.
Erreformak, politikoki eman diren porrotei aurre egiteko helburuarekin sortzen dira eta eragina dute modelo ezberdinetan:

Erreferentzia modeloak:

-Modelo soziala:
·Segregatzen duten hezkuntza ereduak ( gehien dakitenei eta ikasteko erraztasuna dutenei laguntza ematen zaie, zailtasunak dituzten ikasleengandik banatzen dituzte azken hauek ezinduen klaseetan kokatuz)
·Bateratzea helburutzat dutenek aldiz, eskubideen eta aukera berdintasunen alde borrokatzen dute bai material edo pertsona ezberdinen laguntzaz.Bakoitzaren beharretara moldatzen dira eta ikasle bakoitzak duten gaitasunetan oinarritu.(Se dan progresos educativos)

-Modelo eskolarra: Hezkuntzak ideologia politikoaren eragin nabarmena du eta geroz eta indar gehiago du merkatuak eta ekonomiak hezkuntzan. Ikasleen pentsamenduak eta beharrak mugatzen ditu honek.

-Modelo pedagogikoa: “Se opta por el regreso a las concepciones tradicionales” (irakasleak duenari men egin eta jakintzak barneratu eskuliburuetan oinarrituta, irakasleen hitzetan oinarrituta.)

-Parte-hartze eta gestio modeloa: Komunikazio eskolarra oso eskasa da,organo ezberdinen parte hartzeak garrantzia du (gurasoak,irakasleak,zuzendaritza).

Erreformen porrota:
1-Hezkuntza errealitatearen diagnostiko erreal baten gabezia.Ez dira aztertzen ohitura berriak..Ez da aztertzen aldatu nahi den erreforman ematen diren erantzunak.
2-Finantziazioa, ezezagun hori.Legeak ez datoz behar bezain errekurtsoez lagunduta
3-Kontsentsu politiko,sozial eta hezitzaile falta.
Gobernu aldaketa, erreforma berria,ezin da erreformak aldatzen ibili eta gizartea zoriabatuz politikoki agintea aldatzen delako bakarrik..
4-Irakaskuntzaren konpromezua eta prestakuntza.
Irakaslegoaren prestakuntza hainbat herrialdeetan ez da egokia;prestakuntza urte gutxi,jakintza kultural eskasa. Ez da bokazionalki hautatzen irakasle bakoitza,kultura jakintza gutxi, teoria eta praktika erabiltzaeren  jakintza falta,kurrikulumarekin lotura falta.
5-Ezartze arazoak.
Teorikoki erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira egokiak.
6-Diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako.
Ideologi bakarrak, globalizazioa eta zentralizazioa bultzatzen du.
7-Erreforma hezitzaileen bakardadea.
Proiektu global baten bertebratzea,hezkuntza plotika, politika urbanistikoekin,sozial, kultural eta laborala.

Konklusioa: Erreformarik gabeko etorkizuna.

lunes, 20 de marzo de 2017

ARGAZKI HIZTUNAK


HEZKUNTZA:




Aukeratu izan dudan bi argazki hauek uste dut direla hoberen islatzen dutenak nolakoa den hezkuntza gaur egun.



Lehenengoko argazkian adibidez ikusten da zelan dagoen gaur egun hezkuntza. Ez da batere aldatu orain dela 50 urteko hezkuntza ereduarekin eta horrek eragin garbiak dituela gure ikaskuntzan huste dut. Gainera uste dut, haurtzaroan ikasteko materia asko dagoela eta etxeko lan asko daudela eta horrek askotan ez dizu haurtzaroaz behar bezala disfrutatzen usten. Argazki hau ere hezkuntza formalarekin lotzen dut, baina esan behar dut hezkuntza ez formala oso garrantzitsua izan dela usan behar dut.

Bigarren argazkiari begira, ikusten da, ikasleak azken finean irakaslearen ideologiara edo ideietara moldatzea egiten dutela. Umeak irakaslea erreferente bat moduan ikusten dute eta askotan irakasleak esaten duena da egia bakarra. Gainera, umeak aske tratatu beharrean, denak berdin tratatuak dira.


HAURTZAROA:


Haurtzaroari hitz egitean, batetik jolasarekin islatzen dut. Azken finean, zure bizitzako etapa zoriontsuenetakoa da eta etengabe zabiltza jolasten. Eskolan denbora asko ematen duzu jolasean eta eskolatik kanpo, egiten duzun gauza bakarrenetarikoa jolastea da. Beste alde batetik ere haurtzaroa arduragabetasunarekin lotzen dut. Haurtzaroa ere askatasun garaia dela esan dezaket, ez duzu inolako presiorik ez etxeko lanak edo beste gauza batzuk egiteko eta horrek zoriontasunera eramaten dizula uste dut. Adiskidetasuna ere faktore klabe bat dela uste dut, haurtzaroan lagunak egiten hasten zaren garai da eta horrek bizitza osoa markatu ahal dizu.


 Bigarren argazkian ikusi ahal dugunez, haurtzaroa ere asko diskutitzen den garaiarekin lotzen dut, gehienbat gurasoekin eta anai-arrebekin. Askotan lelokeriak bakarrik direla konturatzen gara denborarekin.




jueves, 9 de marzo de 2017

JOSÉ MOYA, KONPETENTZIAK


José Moyak egindako hitzaldiaren hausnarketa:


·         Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

Honela definitzen du Jose Moyak konpetentziak: “Es la forma en que una persona moviliza todos sus recursos para resolver una tarea concreta en una situación determinada. No por que una persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor todos sus recursos”.

DeSeCO (2005) txostenak honela definitzen du: “Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan.

Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): Gizarteratzeko, lana lortzeko, errealizazio pertsonalerako eta hiritar aktibo bat izateko pertsona guztiek behar dituztenak dira konpetentziak.

Heziberri: Egoera konplexuei, bizitzako hainbat alorretan, akademikoetan, enpleguan, arazoak konpontzeko behar direnak dira konpetentziak.

·         José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Jose Moya-ren ustez 4 ikaskuntza mota daude: “Competencias, conducta, capacidad, comportamiento”

1970 (Ley General de Educación) Conducta, 1990 (LOGSE) Capacidad y Comportamiento, 2007 (LOE) Competencias.

·         Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.

Nire ustez izaera selektiboa du argi eta garbi, errebalidak izatea izaera selektibo hori handitu egiten da. Azterketa gainditzen dutenak aurrera jarraituz eta azterketa gainditzen ez dutenak atzean geratuz.

·         Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Moyaren ustez, konpetentzien ebaluazioa egiteko bi baldintza bete behar dira. Batetik, informazio iturri egoki bat aukeratu behar da, hauek eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Eta bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira. Horregatik, egin beharrekoaren ebazpenaren inguruko datuak ematen duena da informazio iturririk egokiena.

martes, 14 de febrero de 2017

CURRICULUMA, HEZIBERRI 2020


Heziberri 2020 curriculumaren azterketa:

IKASI

·         Zertarako? Helburuak ( 115.orrialdean)

Konpetentziak/ zehar / Diziplina


·         Zer? Edukiak lehenengo eta bigarren zikloan kokatuta daude.


·         Noiz? Zikloen eta etapen arteko bereizketa ematen da. 1.2.3 mailak -1.go zikloari dagokio eta 4.5 eta 4. Mailak -2.zikloari dagokio.

Etapak, berriz, honela bereizten dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa dira.


·         Nola? Hainbat metodologia ezberdin erabili daitezke. ( 112. Orrialdean sakonduta dagoena)



EBALUATU

·         Noiz?  Hasierakoa: Diagnostikoa (Pisa testa adibidez).  Bitartekoa edo formatiboa: Erantzun bat ematen duelako (feedback).  Amaierakoa: (Azterketa).  (114.orrialdean sakonduta.)


·         Nola? Ebaluazio autentikoa. Testuinguruan errotutako ikaskuntza.  Bi ebaluazio mota: kualitatiboa eta kuantitatiboa (115. Orrialdean sakonduta)


·         Zeren bitartez? Bi irizpide hartu behar dira kontuan ebaluazioa aurrera eramateko: Ebaluazio irizpideak (baieztapenak) eta lorpen adierazleak.


·         Zer? Zeharkako konpetentziak eta diziplina konpetentziak. Diziplinako konpetentzia batera jo behar da zeharkako konpetentzia eman den ala ez jakiteko

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Hauek dira Lehen Hezkuntzaren etaparekin lotzen ditudan argazki batzuk.





Ikastolan inauteriak heltzen zirenean  zertaz mozorrotuko ginen adosten genuen.  Gure kultura ez zenbeste kultura ezberdin batez, Euskal mitologiaren pertsonaia batez edo Euskal Herriarekin erlazionaturiko zerbaiten artean aukeratu behar genuen. Ikastolan jaialdia ospatzen genuen egun honetan eta hemen Euskal Herriko dantzak egiten genituen. Beste batzuen artean, Zazpi jausiak edota Txulalai.



Hainbeste estimatutako udako argazki bat da hau. Beti izan naiz udatik klaserako vuelta oso gogorra egiten zitzaion ume bat, ikastolan aspertzen nintzelako eta motibazio faltagatik izan daiteke.












Gabonak dira horrenbeste itxarondako oporrak. Umeei ilusio berezia egiten dioten oporrak. Ikastolan Gabonetako jaialdia ospatzen zen. Egun honetan baserritarrez jantzita joan behar ginen eta antzerkiak, dantzak edo abestu egiten genuen.










Hau gelan egindako proiektu baten taldeko argazkia da. Gogoan dut Ikastolako Lehen Hezkuntzako etapan taldeko lanari garrantzi handia ematen zitzaiola. Gainera, argazki honetan ikusten da hain beste gorroto nuen amantala, ez nuen amantalaren beharra ulertzen.





Santo Tomas eguneko argazki bat da hau. Abenduak 21-ean egiten den merkatu bat da, ikastolak antolaturik. Bertan Euskal produktuak edo etxean egindako edozein produktu saltzen dira. Horrela Euskal produkzioa eta artisautza produktuak sustatuz. 









Argazki hau Lurraska baserri eskolara egin genuen irteera bat da. Lehen Hezkuntzako lehenengo urtean joan ginen 3 egun pasatzera. Lagunekin etxetik kanpoko lehenengo esperientzia izan zen eta edozeini gomendatuko nion. Oso dibertigarria izateaz gain, umeak oso pozik joaten dira eta asko ikasten dela uste dut.







Txirrindularitza beti atsegin izan dudan kirol bat izan da. Lehen Hezkuntzako azken etapan herriko txirrindularitza elkartean apuntatu nintzen. Txirrindularitzaren zaletasunaren zati handi bat Aitari zor diot, bera izan baitzen txirrindularitzaren baloreak transmititu zidana eta Lehen Hezkuntzan oso erabilgarriak egin zitzaizkidanak.